XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IKARAREN GARRAITZALEA. Lehen ager-aldia

Saul: (bere jar-alkian ilun) Ikara, daldara... Izpiritu gaixtoaren aztaparra....

Samuel-ek ukatu nauenetik joan zait, joan zait Jaunaren izpiritua, izpiritu argi eta alaia! Ikara, daldara...

Ai! nork arinduko daut nere mina?.

Eliab: Errege jauna, erran dautzut banakiela nik zer egin, zure minaren arintzeko.

Saul: Etorri ote da zure anaia gaztena, Bethlemeko artzain kantaria?.

Etiab: Bai, hemen da. Ez zezaken Jese nere aitak ezetzik erran, erregeren manuari.

Saul: Zoazi, zoazi haren bila. (daldaran hasten da).